Artea gizakion beharrak asetzeko balio duen kontzientzia sozialaren forma da. Hori da, behintzat, internet-en aurkitu dudan definizio estandarra. Niretzat, sinpleago esanda, komunikazio ekintza da, eta komunikatzeko tresna bat bezala, konbentzio sozial batzuei dago lotuta. Artean, komunikazioa ez da zoriz gertatzen, egiten denaren atzetik mezuaren kontzientzia dago. Badakigu zer esan nahi dugun eta zergatik. Komunikazioaren kontzientziarik ez badago, ezin dugu arteari buruz hitz egin.
Artea izango dira, beraz, haurren marrazkiak?
Definizio horretatik abiatzen bagara, ezetz esan beharko genuke, baina gauzak ez dira hain sinpleak nire ikuspuntutik. Haurrek ez daukate komunikazio-ekintza horren kontzientzia, egiten dutena (marrazkiekin, plastilinarekin) plazerra ematen dielako egiten dute. Ezjakintasun hori alde batera utzita, ordea, haien eskulanetan gauza asko ikus ditzakegu, haien barne mundua azter dezakegu. Mundu horren atetxoa bezala kontsidera dezakegu egiten dutena, eta espresio plastiko horren garapena aztertuz gero, ondorio interesgarri asko atera dezakegula uste dut, eta ildo horretatik abiatzea pentsatu dut blog honetan:
Haurrak nola komunikatzen diren eskulanen bidez.

No hay comentarios:
Publicar un comentario