2007-10-09

Arte Hezkuntzari buruz

XX. mendera arte ez zen haurraren marrazkia deskubritu, edo behintzat inork ez zuen aintzakotzat hartu edo aztertu. 1942.ean arte hezkuntzaren ikuspuntu ezberdinak garatzen hasi ziren eskolan. Egun, arte hezkuntza haur eta lehen hezkuntzako kurrikuluaren derrigorrezko gaia da. Ikaslegoa, normalean, arte hezkuntza (edo hobe esanda, hezkuntza plastikoa) margozten eta marrazten jakitea del aulertzen dute, baina gai honek estrategia eta sortze-sistema ezberdinak lantzen ditu (argazkiak, ordenagailuak, bideoa etab.)

Arestian aipatu dudanez, nahiz eta gai hau arte hezkuntza deitzen dugun, hezkuntza plastikoa edo bisuala deitu beharko genuke, eskolan ematen dena ez baitu bere baitan hartzen arte-disziplina guztiak.

Dena den, arte hezkuntzari buruzko sarrera moduan, hemen aipatutako datuak eta gehiago nahi badituzue, Ricardo Marín Viadel-ek idatzitako artikulua gomendatzen dizuet. Hor arte hezkuntzari buruzko historia, ezaugarriak etab aurkituko dituzue.

No hay comentarios: